XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Egunekua URTE-BARRIUrte zarrak iges egin dausku, irakurle, ta bere lekura barrija etorri.
Urte zarrak bere negu-buru zurija erakutsita gero agur egin dausku, geyago gurartera ez etorteko; 1931'ko urtia eztogu geyau ikusiko, ba, bere ixena 365 aldiz egunero idatzi ixan daben izparringijetara-ta begiratuten dogunetan-edo ixan-ezik.
Gaur gurarteratu dan urte-barri onek baña, igazi dan zarrak baño egun bat geyago ixango dau; 366 egun ixango dauz, ba, aurtengo otsaila 29'kua dalako.
Urte au 1932 ixenagaz ugutzauta agertu yaku, ta ludija-ludi danarte edesti gustijetan be ixen onegaz aitatuko da.
Euzkotarrontzat igazi dan zarra baño obiai xango al-da.
Euzkel-idazle gorenguak-eta ugaritu.
Euzkel-ikastola barrijak edegi, ikaslak geitu, ta euzko-abixendun ta enparauko Euzkadi'n ogija janda bixi diran gustijak euzkeldundu'ta txaidiak-ziar euzkeraz bakarrik entzuten oituretu.
Gauza gusti oneik eta geyago be gaur bixitzarako jayo dan urte barri onek egin dagiguzala gura geunke: urte zarrak gaiztetsi ta oinperatu euskun Euzko-Araudija'ren berbizkudia be gura geunke, ba.
Benetako uskurtzearen gurendea; Euzko-aldundijetako aldun ixunak uxatutia; Euzko-Langille gustijen batasuna ta gurendea; geure salokarijai bakarrik erosten ikastia; geure gauzai jaoken garrantzija emotia; geure etxietako nausi geu ixatia eta Euzkadi atzerritarren estuntzapetik urtenda ¡azke-azkerik ikustia! Urte barrijau igazi dauskun zarra baño euzkotarrontzat onuratsubagua ixatia gura geunke, ba: euzko-azijak lurreratuteko urte berezija ixatia; euzko-alorta onak eta ugarijak guganatuko dauskuzana.
Azi-ereitzalle onak zuzenduko dauzana; euren zeregiña ixilik eta bare-bare beteko dabezan Mendigoxale-aldrak eratuko dabezana; irakatsi aundijetako irakurgaiz beteriko idaztijak argitaldutekua ta eurak artuta erririk-erri saltzen ibillijagaz, Euzkadi ta Euzkereatzazko edazliak Euzkadi'ratuko dauzana.
Bitartian
Urte-barrijari eske-eskeka ibiltia aintziñetako oiturea-edo da, umerañoko gustijak be euren abestitxubetan eskatu ta eskatu egiten dabe-ta.
Urte-barri-kari,
Daukonak eztaukonari;
Nik eztaukot-eta,
niri Emoten eztaustana,
¡Txarri-belarri!
Abestuko dabe, ba, gaur errijetako umerik geyenak, eta elduten diran etxerik geyenetan saritzat zeozer ixango dabe.
Leku batzubetan intxaurrak emongo dautseze; beste leku batzubetan ostera, sagar-zimelak.
Txindija emango dautsen etxiak be ixango dabez, ta intxaur, sagar ez txindi, ezebe barik bidalduko dabezanak be baten bat bai.
Oiturok aintzin-aintziñekuak dirala be.
Goikuari eskarak euren lenengotariko euzkel-usañagaz darraitse, erdel-zaliak diran umetxuben artian be, abestijok euzkeraz abestuten dira, ba, beti.
Eta au pozkarri-pozkarrija da guretzat euzkotarrontzat, eskerrak oitura zarroi, urtian bein baño ezpa-da be, euzkel-abesti politok geure atadijetaratuten diran umetxubakandik entzun al-ixaten doguzalako.
Ordu onian be'tor, ba, jayo dan urte-barrijau, eta neskato-mutikotxubak be abestu egiten dautsela-ta, guk be abestu dayogun; jayoten dan umetxubari, gaste txubak ezeze, aita-amak eta aitite-amamak be abestu egiten dautsie, ba.
Urte zarrak agur, barrija etorri, Zarrak iges dagi; Mendi-ziar dua leku egiteko Jayoparrijari.
¡Zenbat gora-bera!, ¡zenbat buru-auste Juan dan urtiak Jasan ixan dauzan asebete eziñik Goseti gustijak!....
Zorijon-opaka ta irri-barretxuka Guganatu zaran Urte-barrijori, ¡ondo etorrija Ixan zaitezala!.
URIBITARTE'TAR IBON.